Jon Legarrea - Gela Blog

lunes, 11 de enero de 2010

transkripzioa

RRIZKETAREN TRANSKRIPZIOA

M: esan duzuna gosearena ta...

A: nondik hasiko gara?

M: Nahi duzun lekutik.

A: Aurrena esan deuna... deun hori?

M: Bale! Bale, nahi duzuna...

A: Beida, ba... (irriak) esan dizut ni Amezketan jaio nintzela, eta... juten giñan han eskola juten giñen... eta goatzen naiz egun batean, bazkaldu ta nola joan ginen, atsaldean, eta... eh... bi maestra ziran eskolan. Beno, bat ustet zala maestra ta bestea ahizpa.

M: Laguntzaile bezala...

A: Bai, ta hau zan el catorce de abril de milnovecientos treintayuno. Osea aurreneko... o... Bigarren Errepublika etorri zanen. Ta jun giñan eta nearrez zauden bi maestrak. Pentsatu genun "¡Qué raro!", ze pasatu da hemen? Nearrez...Ta esan zigun que gizon gaizto batzuk esan zuela kentzeko gurutze guztik, gurutzek kentzeko, eta dena:elizen... elizeko santu guztik eta dena kentzeko. Ta ordun kendu in beharra zeola, eskolan zeon (gurutzearen keinua) zea hue. Crucifijo hue kendu in beharra zeola. Eta hala, bi mae... maestra hara iyo zan ta hala, denak musu eman genuen gurutzei eta... Esan zigun atsalde hartan ez genula ... eh... gordeko gendula jaia. Eta hartu eskutik eta... asko ginan! Izango ginan unos cuarenta o... izango ginan eskolan, eskola haundia zan. Hartu eskutik ta ibili giñan bueltaka-bueltaka, jiraka-jiraka, por todas las... kar, kar... banku guztietan jiraka-jiraja han kantuk, eta "Agur Jesusen Ama", eta... eztakit ze kantatzen gendun... Kar, kar, kar...
Ia beste bat ere kantatzen gendun... (memoria egiten saiatzen da eta ez da esandakoa ulertzen...)
"Ostian bizi zera gau ta egun nigatik,
maiteko zaitut beti bihotz bihotzetik."
Hori e bai goatzen naiz, nola kantatu genun hori e(r)e, eta bueno. Jo! guk en grande pasa genun atsalde guztie,ji.. jira ta buelta... jo, ze ondo pasa gendun atsalde hura, ze ondo pasa gendun.
Eta... bueno...eh... geo... konparazio janariak... baserrien jaten gendun gu eh... ordun baserritan ba etzan eh... etzan kanpotik ekartzen ezertxo ere, esate baterako... jaten zendun etxeko gauzak. Etxeko gauzak. Konparazioan guk jaten gendun beti babarruna gorriak, gaztainak, talo ta esnea, intxaurark, mantequilla, sagarrak, ta hola. Ta gero, udazkenean, gure amak jartze zuen ardia, ardi bat, hola puskek ein eta jartzen zun gatzatan. Gatzetan dena, tapatu-tapatu dena, gatzakin jartzen zun. Eta gero jan behar zuenen, eh... bezperan gauean ateratzen zun puske bat ta jartzen zun uren beheratzen. Bakilaue bezela hola jartzen zun, eh? Ta kendu gatza ta beste eunen hue bazkaltzeko edo... Baserrin hori beti izaten zan..eh... beti izaten zan. Ta behin eh.. udazkena etorrizkeo, eh gure amak etzun sekulik afaiik jartzen. Behin e. Beti eh egunero izaten zan beti afari iguala: jeten gendun, jartzen zuen sukalden erdian saski handi bat...

(telefonoz hots egin diote. Elkarrizketa minutu batzutan eten egin da.)

M:...Afariaren kontua...

A: Afaria?

M: Bai...

A: A bai, bai. Gure amak jartze zun sukalde erdian saski handi bat, hola (keinua) jartze zun, eta jarri eeh.. eeh.. garoakin. Badakizu garoa zer dan? Helechos.

M: Aah..

A: Los helechos, garoak, hor aldamenen, jartzen (zituen? ahoskapenagatik ulertezina) eta saskia hori ber handia! dena gañea beteta gaztainekin, gaztainak, egun baten erosita, ta botatzen zun kea, kea, kea, dena bero-bero beroa (ahoskapenagatik ulertezina) botatzen zun... ta beste egunen egiten zun erreta, en el danbolin?

M: Ooh!

A: Egiten zun erreta beste egunean, eta eeh otoñada guztin, uda... udazkene guztian hoi afaltzen genun. Eta gero talok, talos con sidra, oi bai, zeatik etxeko sagardoa izaten gendun, asko, eta gañea nik osa(ba) bat, banun osa bat nere etxen bizi zana, nere aitan eeh... nere aitaren anaia, eta eitten zitun unas... una sidra que mundu guztik esaten zun, "la sidra de Jauregi!" esaten zuen. Nonbait eiten zun oso ona. Eta ganea ibiltzen zuen... bueno bueno, ura bezala ibiltzen zen sagardoa.
Ta ordun, sagardoa, eeh, ta... eh... geo, bai, nahizuna, gazta eo hola pixkat baiño generalen geo talo ta esnea. Gaztainek ta geo talo ta esnea. Ta taloa batzuek jaten zuen eeh zea batekin... eeh eztia, ezti pixkatekin... bestek mantequilla pixkate... nahi dezun bezela. O bestela batee bare, o esneekin. Neri asko esneekin gustatzen zitzaiten, eh? jarri katilun esnekin bero-beroa ta humm! ze goxoa!
Ta hori afaltzen gendun eh...(kamaraz gogoratutakoan urduritu da...) mmm... hori afaldu... bet-beti, egunero hor afaltzen gendun.

M: Claro ta mantequilla eta etxekoak ziren...

A:Bai bai, etxekoa, etxekoa, etxekoa...etxekoa. Eeh, zeukan etxen una... eh mantequilla eiteko, claro ordun etxeko esnea, eta zan esnea oso lodia. Zatik oaingo behiak ematen due esne asko, baino ematen due oso mehea, esnea. Oso mehea. Baina ordun ematen zuen ehh gutxio, esne gutxio, baino askoz lodiagoa ematen zun, askoz lodiagoa. Askoz lodiagoa.
Eta zeuken una especie de... zeak bezela... nola esango dizut... barrica, barrica bat bezela...hola barrica handibe xamarra...ta zeuken kristal txiki bat barrika harrek ta gero zeuken hola zea bat (keinua), manillera bat emateko harri, ta harrea bota esnea, konparatzia (?) botako zuen ez dakit... hamar litro...edo... Eta ematen zion zeari... Hotzak zaude?

M: Ez.

A: Ah..

M: ondo nago.. kar, kar, kar.. ez, ez...

A: Eta ematen zion a... manillerari...eta buelta ta buelta ta buelta ta egiten zan mantequilla. Ta kristal hue gelditzen zanen garbi-garbi, ya está, hecha la mantequilla. Ta ordun kendu ura, harea botatzen zen ura, ta pentsazu mantequilla...
Ta hok, eeh Karmentxu ta hok ttikiak zirala askotan gure... nere amak bidaltzen ziun mantequilla, de Amezketa, baino unas bolas así (keinua). Mantequilla bidaltzen zigun.

M: Baina nola bidaltzen zuen, kaja batetan edo?

A: Bai, etortzen zan lechero bat etortzen zan Iruñara, eta lecherokin bialtzen zigun. ahí donde restaurán Mendi, que todavía está donde los Tres Reyes, me parece? Horrea bidaltzen zigun. Pero unas bolas así grandes (keinua) de mantequilla bidaltzen zigun. Ta ordun ezan oain bezela, claro, etzeon frigorificoik eta batzutan eoten zan como un poco... eh... nola esango nizuke nik... pixkat pasata bezela eongo balitz... Baina etzeon pasata eh... baino zan ¡Qué mantequilla! qué mantequilla zan (ulertezina ahoskapenagatik).
Ba hori jaten zan baserrian, hoi jaten zan beti.

(Hemen eman genuen bukatutzat hizketaldia. Hala ere, Anak zeerbait atxikitu nahi zuela adierazi zigun. Azkeneko grabazioaren transkripzioa)

M: Bota

A: Horrekin esan nahi nizun represio handia zegola. Represio handie. Con Franco. Franco zan, gerra bukatu ta gero... ikaragarrizko represioa zegon. Eta bere aldeko zirenak, franquistas, oik eeh... toki guztitak... oik ateratzen ziran a flote bakizu. eta bestek berez, gu nola ez giñan de ese... esto... ba toki guztitan ematen zizuen egurra. Egurra en el ayuntamiento, egurra en el Juzgao, toki guztitan egurra. Edozein gazekin, eh?
Eta go gosea, esan degun bezela, jendeak....eh... tripa estutu beharra izaten zun eh... Hemen ez hainbeste, claro, en el campo, baino eh... en las ciudades... en las ciudades bai, jendeak pasa zun... pasa zun mixeria, eh, pasa zun.
Ta horixe. Horixe.

AHOZKO ARGUDIAKETAK:

Ariketa honekin, gure jariotasuna neurtzea zen xedea, hala nola gai baten inguruan ematen genituen argudioen funtsa ikertzea. Aldi berean, antolatzaile ezberdinak txertatzen saiatu behar ginen.
 
Binakako ariketa Maider Berriorekin egin nuen. "British" ereduko eskolen inguruan eztabaidatzea egokitu zitzaigun. Nire jarrerak aldekoa izan behar zuen, eta hauek izan ziren erabili zituen argudioetako batzuk:
 
Ingelera menperatzea geroz eta garrantzitsuagoa da. Txikitatik kasten hastea abantaila bat da.
Eredu aniztasuna egotea ondo dago, eta bakoitzak bere seme-alabak nahi duen ereduan matrikula dezala.
 
Aurrerago, Aritz Andiarekin transgenikoen inguruko solasaldia mantendu nuen. Nire jarrerak transgenikoen kontrakoa izan behar zuen, eta argudio hauek erabiliz defendatu nuen nire ikuspegia:
 
Genetikoki manipulatutako jakien epe luzerako efektua ez dago ikertuta.
 Herrialde aberatsak gehiago aberasteko balio du honek, ale transgenikoen monopolioa dutelako.
Landare transgenikoen esporek, ekologikoki landutako landareak kutsatzen dituzte.
 
Taldekako argudiaketan, sare sozialen alde mintzatu ginen.

Ahozko kontakizuna

Ahozko kontakizuna. Amonari gertatutakoa (laburtuta)
"Omen" erabiliz kontatutakoa
 
6 urte zituenean, Anita egunero bezala abiatu omen zen eskolara bere anai-arrebekin.
Maistrak negarrez topatu omen zituzten, Gobernuak esan omenbaitzuen paretetaik gurutzefikuak kendu behar zirela. Errepublika iritsi zelako izan omen zen hori.
Arratsalde horretan ez omen zuten eskolarik izan, kantu erlijiosoak abesten egon omen baitziren.
Anitak II. Errepublikaren etorrera poztasunez gogoratzen du, oso ondo pasa omen baitzuen arratsalde horretan.

ahozko kontakizunak

Ahozko kontakizunak. Nire amaren haurtzaroko kontua (laburtua)
 
Karmentxu txikitan Beltzuntzen bizi zen. Berak eta bere anai-arrebek ez zeukaten jostailu askorik; aldiz, jolasteko mila txoko zeuden herrian.
Etxe batetako behekaldea oso gustoko zuten jolasteko, baina etxeko morroiak (Venancio izenekoak) ez zien hor jlasten usten. Hala ere, sartu ohi ziren.
Egun batetan, lastoan jolasten zeudelarik Venanciok han aurkitu zituen. oso urduria zen zaldi baten hanken tartetik ateratzeko agindu zien, bestela ez zirela aterako esanez.
Beldur handia bazuten ere, azkenean BRAUST! atera ziren.

Pertsonaia jolasa

Pertsona saltsero eta pipitteroek sobera ezagutuko dute, lanik egiten ez duen arren askoren ahotan dagoen emakumea baita. sesiogile fina da telebistan agertzen den bakoitzean, eta ez du inongo lotsarik bere intimitatea saltzerako orduan.
 
Fisikoari dagokionez, ile horiko emakume hau edertasun estereotipo ohikoetara iristen saiatu da, baina bere izaera bestile eta baldarrioaren ondorioz ez da bere helmugara iritsi. Hala ere, duela gutxi prentsa arrosaren atentziogune izan da, kirurgia estetikoa egin baitu bere aurpegiaren hainbat ezaugarri aldatzeko.
 
Azkenaldian bizi izan duen gertakizunik latzena, Tribunalek bere alabaren zainketaren inguruan egindako galdeketak izan dira. Izan ere, emakume honek bere familiari dagokion guztia telebistan kontatu ohi du, eta haurrarentzat traumatikoa izan zitekeela zion Fiskalak. Hala ere, badirudi Justiziak bere kasuari gehiegizko garrantzia ez ematea erabaki duela.
 
 
Etxean alabari botatako oihuak, segapotoarentzako soinu bezala moda-modan egotera iritsi ziren. Pertsona zizañeroen idolo dugu emakume hau, nahiz eta jende gehienak gorroto duen.
 
NOR DA? Belén Esteban

curruculuma

Tikoaren deskribapena

Mapa turistikoetan agertu ohi ez den herri industriala da Gela. Siciliako hegomendebaldean kokatuta dago, ziurrenik desarrollismoaren maitaleek langilegoarentzat eraikitakoa.
Zementu eta porlanez eraikitako graziarik gabeko etxeak elkarrengandik oso hurbil daude, izututako artalde grisa bailiran. Berdegunerik ez, lokaztutako kale batzuetan loretxo basatiak badaude ere. Hala ere, Gelatarren bizipozak eta naturaltasunak oso kutsu ezberdina ematen diote hiriari.
Etxeko atarietan pertsona adindu asko daude: urteen labankadek beren aurpegiak zimur sakonekin markatu dituzte, eguzkitako krema turisten kapritxo zen garaietan. Anisa patxadaz edanaz eta gertakari oro hontza begiradaz ikusmiratuz ahitzen dituzte arratsaldeak. Noizean behin, zalapartaka dabiltzan haurrei so egin eta hasperena botatzen dute, “gaur egungo haurrek ezer errespetatzen ez dute” pentsatuz…
Baina Gelako haurrek ez dirudite gaur egungoak; ez daude bideojokoekin tentelduta, distira baitute begietan. Distira hori bi eguzki txikietan bihurtzen da jolasterako orduan, haur hauek antzinatean bezala jolasten baitute, kalean eta harri eta makiletaz baliatuz. Hor doa harrikada jaso duen haur bat, bere amaren magalean kontsolamendua bilatzera. Emakumeak, leku guztietan bezala eta beti lez, lanean daude etengabean; begirada nekatua duen Verenak, alabari muxu azkar bat eman ostean kalean izarak zintzilikatzen jarraitu du, itsasoari noizbehinka zeharkako begiradak botaz.
Gelako portua ez da portu erromantikoa, tatuatutako marinel ederrek akordeoia jotzen duten horietakoa. Arrain ustelaren kiratsak ongietorria ematen die kruzerotik irribarretsu jeisten diren turistei. Berehala ilundu ohi dute kopeta eta, argazki pare bat atera ostean, itsasontzira itzuli ohi dira caipirinha edatera, eta Ekuadorretik paperik gabe etorritako sukaldariek prestatutako “benetako pasta italiarra!” jatera. Turista hauen memorian ez da da geratuko hiritxo txiki triste hau, non pertsonen eskuzabaltasunak edertzen du bi arkitekto depresibok diseinaturiko graziarik gabeko kaleak.

Pertsonaren deskribapena

Naiara nire laguna oso pertsona berezia da. Lehenengo begiratu batekin ez zenuke sekula beregan erreparatuko, baina zin dagizut ezagutzen duzunean, pertsona garrantzitsu bilakatuko dela zure bizitzan.
Itxura aldetik, nahiko neska normal bezala defini genezake: garaieraz ez da oso altua. Belearen hegoa baino ilunagoa du ilea, eta kattagorrien antzeko begi jostariak. Aurpegi exotikoa daukala diote batzuk, marokiarra baitirudi Oreretakoa den arren. Kolore apaletako jantziak erabili ohi ditu, ez oso deigarriak baina beti egokiro konbinaturik.
Baina Naiararengan azpimarratuko nituzkeen puntuak bere izaerari dagozkionak dira. Hasteko, bere adimen handia aipatuko nuke. Aizkora bezain zorrotzak dira bere ikuspegiak, egoera ororen azpian taupadaka dauden azpijokoak argi ikusteko gaitasuna baitu. Hala ere, bere ideiak adierazteko orduan oso pertsona fina da, eta besteen sentimenduak ez mintzeko moduan mintzatzen da beti. Gainera, pertsona umoretsua izanik, irribarreak lorarazten ditu ahoa ireki bezain pronto. Lagun taldean txisteak kontatzen dabil etengabe, xarma handia baitu horretarako.
Hala ere, irriak bere ahotik tximistak baino azkarrago alde egiten du norbait sufritzen dagoela igartzen duenean. Ez ditu pertsona zanponak onartzen, besteak izorratzen edo besteetaz trufatzen direnak. Horrelako pertsona baten aurrean, normalean baketsu den Naiara pertsona burrunberoan bilakatzen da, eta bere lekuan jartzen du bidegabekerietan ari den elementua.
Gelakideak izan ginen heinean, bere lanarekiko jarrera ere ezagutzen dudala esan dezaket. Proiektu berrien aurrean batzutan ddalddera ager daiteke. Dena ondo ulertzen eta egiten ez duen arte ez dago lasai, baina lana aurrera doan ahala plazer hutsa da berarekin lan egitea. Oso eskuzabala da, eta beti dauka aholku on bat edota lana hobetzeko iruzkinen bat mihiaren puntan. Hori gutxi balitz, sekulako antzezlea ere dela aipatu behar dut. Komizitatea trebetasun handiz maneiatzen du, publikoa barrez lehertarazteraino. Paper dramatikoetan, aldiz, tentsioa sortzeko abilezia dauka, keinu gutxi batzuen bidez pertonaia baten barne mundua islatuz. Osterantzean, eskenatokitik jeitsi eta oso umila da, ez da aktore txarrak baina harroputzen batere antzeko.
Honekin guztiarekin, ezagutzeak pena merezi duen neska dela esan nahi dut.

Dekanoari gutuna

Iruña, 2009ko azaroaren 2an.
Dekano agurgarri hori:

Maialen Diaz naiz, aurten bere Unibertsitateko periploa hasi duen ikaslea. NUPen hiruhilabete bat sartuta daramadalarik, honen bertute eta akatsak ikusten hasi naiz jada. Aspektu batzuekin pozik banago ere, desegokiak diren beste batzuei buruzko nire iritzi eta ikuspuntua helarazi nahi dizkizut gutun honen bidez.

Jakingo duzun moduan, azterketa garaia latza izan ohi da ikasleontzat. Eduki pila ditugu X denboran barneratzeko; denbora eskasi hori dela medio, eura ahalik eta hoberen probestea komeni zaigu. Horretarako, gutako askok NUPeko liburutegia hautatzen dugu, hor hain beharrezko zaigun kontzentrazio giroa topatuko dugulakoan. Batzuetan, ordea, ikasleok talde lanak egin behar izaten ditugu, eta biltzeko lekua liburutegia izan ohi da ere. Iji eta uju dabiltzatenen builak oso disruptiboak dira ikasterako orduan. Honekin guztiarekin esan nahi dizudana zera da: agian talde lanak egiteko gelatxo gehiago egokitzea komenigaria izango litzatekeela, guztion mesedetan jokatuko bailuke horrek. Taldeka ari direnek arazorik gabe mintzatuko lirateke, eta ikasten ari garenok hain beharrezkoa dugun isiltasuna lortuko genuke behingoz.

Bestalde, kafetegiko langileen egoerak larritzen nauelako idazten dizut. Goizean badira ordu batzuk zeinetan mundu guztiak kafea hartu nahi du. Langile kopuru txikia izanik, ez dute jende guztiarenn eskariei aurre egiteko denborarik, eta haientzat oso gogorra dela dirudi. Honen inguruko informazioa eskuratzen egon ondorek, NUP-ek kontratatutako “katering” enpresa batek daramala kafetegia jakin izan dut. Unibertsitateko autoritate zaren horrek, enpresa horri beren langileen eskubideak errespeta ditzala exijitzea dagolizula uste dut. Benetan elkartasun baloreetan hezi nahi gaituen Unibertsitate batek ezin ditu horrelako bidegabekeriak onartu.

Nire hitzak kontutan hartuko dituzulakoan, aldez aurretik eskerak ematen dizkizut. Agur bero bat,

Maialen D.

Negozio gutuna

Iruña, 2009ko abenduak 26

Jaun agurgarri horiek:

Ezer baino lehen aurkeztu egingo naiz. Amaiur Lopez naiz, Accionan urte dexente daraman ingenierua. Gutun honen bidez hainbat datu ezagutarazi nahi dizkizuet, eta horien gaineko nire iritzia.

Hasteko, enpresa honetan 1998 urtean lanean hasi nintzela gogorarazi nahi dizuet. Unibertsitateko espedientean Matrikula nuen batazbesteko nota bezala, eta lanpostu hau aukeratzerakoan, Accionaren oinarri ziren balio etikoek erakarri ninduten, aspektu materialei gehiegi erreparatu gabe. 12 urte daramatzat proiektu hauen alde gogotsu lanean, baina aspektu batzuekin konforme ez nagoela jakin dezazuen nahi dut.

Lan bolumen eskerga egon den azken garaiotan ordu extra pila sartu izan ditut bulegoan, nahiz eta guztiok bezala, enpresaz al familia eta bestelako konpromezuak ditudan. Ordu horietako bat ere ez dut kobratu oraindik, bidegabekeria galanta iruditzen zaidana.

Enpresako goi karguei Olentzerok opari bereziak ekarri dizkiela nabaritu dut, ordea. Parkingean geroz eta Mercedes eta Audi gehiago ikusten dira, eta kafe garaiko zurrumurruek diotenaren arabera enpresaren opariak direnak. Nire proposamena hau da: badakit langileak zaintzearen politikari jarraiki lan egiten dela hemen; beraz, eta egindako esfortzu guztiengandik, halako kotxe bat merezi dudala ere uste dut. Bere prezioa, ordu estretan sartutakoaren koantia baino zeozer altuagoa bada ere, hartutako molestiengatik egiten didazuen mesede bezala ulertuko nuke.

Zuen ulerpenagatik aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuet, erantzunaren zain geratzen naizelarik. Agur bero bat,

A. Lopez

Preso bati gutuna

1998ko martxoaren 4an

Kaixo Luisa,

Zer moduz zabiltza? aurrekoan zutaz gogoratu nintzen "la zarzamora" abestia entzundakoan; gogoan dut etxeko patioan abestu ohi zenuela, eta oroitzapen horri helduz idaztera animatu naiz.

Hemendik denak nahiko igualtsu darrai; Miguel nire senarra urtarrilean jubilatu zen eta ordudanik txotxa baino iharrago dago, egun osoan bere pipa nazkante hori ahotik atera gabe. Bizitza osoa darama fabrikaz kexuka eta orain noraezean dabil, baina pasako zaiola esaten diot nik. Gure bizilagunak betiko moduan dabiltza. Bigarren solairuko Piliren alaba oso ikasle ona omen da: Unibertsitatean ikasteko beka bat eman omen diote, eta oso pozik omen dago Zuzenbidea ikasten. Auzoan bizi garenok pairatzen ditugun bidegabekerien kontra borrokatuko duela dio, ez dakizu zelako neska ederra bilakatzen ari den... Hainbeste urtez hemen bizi garen zu ta biok, aldiz, badakigu egoera hau aldatzea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula.

Geroz eta polizia gehiago dabil hemengo kaleetan barna, baina benetako arazoak errepresioaren bidez ezin direla konpondu argi dago. Emakume afrikar mordoa etorri dira, nik uste mafiek behartuta. Hamar eurorengatik sexu harremanak izaten dituzte kale gorrian, pairatzen duten miseriak behartuta. Halakoak ikusterakoan odolak irakiten dit eta zuk egindakoa geroz eta hobeto uler dezaket. "Erahilketa saiakera" leporatu zizuten, baina proxeneta hura bai zela benetako hiltzailea: ziur naiz, zuk esan bezala, amenazuen bidez emakume horiek poliki-poliki akatzen zituela oiloa bezain puta zen Manolo hark. Luisa, nire elkartasuna daukazula jakitea nahiko nuke.

Nik, hemen, egunero-egunero planto egiten diet bidegabekeriei. Atarian bizi garen emakumeok astean behin biltzea erabaki dugu: gehiengoon seme-alabek alde egin dute jadanik, eta auzoko arazoei konponbideak bilatzen saiatzen gara. Prostituzioaren inguruko artikulu bat idatzi dugu egunkarirako, oihartzun handia izan duena. Honetaz gain, gure arteko harremanak sendotzen dihardugu, hain bakarrik ez sentitzeko erremediorik hoberena dena.
Anitak esan zidan kartzeleko antzerki taldean izena eman duzula: ene Luisa, zu beti izan zara oso saltsera! Dibertituko zara, ezta? Egunen batetan zure antzezpenetako bat ikustea posible balitz abisatu mesedez. Metroz joango gara zure bizilagun ohi ginen guztiak, eta eskuak gorritu arte txalotuko zaitugu.
Ahalik eta lasterren elkar ikustea espero dut. Besarkada handi bat eta animo!

Juana Mari

domingo, 10 de enero de 2010

Berlingo ospitalean dagoen lagun bati idatzitako gutuna

2009ko abuztuak 21
Ene lagun maitea!

Lehenik eta behin barkaidazu, otoi, hain berandu idazteagatik hainbeste espero zenuen gutun hau; bulegoan lan eskerga izan dugu azkenaldian, eta nekearen nekez, ez nuen lau letra hauek idazteko indarrik ere. Hala ere, badakit ni baino petralduago zaudela (zure amak kontatu zidan atzo), egun osoan geldirik, mugitu ezinean. Eskerrak Jon hor duzula beti laguntzeko prest... hala ere, nekosoa behar du izan egun osoan etzanda egon behar izateak!

Egia aitortuko dizut: gertatu zitzaizuna entzundakoan, ezinezkoa egin zitzaidan sinestea. Zu bezalako mendizale fina, mendi magaletik erortzea? Zer gertatu zen benetan, Saioa? Zure gurasoei kontatutakoa badakit jada, bai nik bai auzoko lagun guztiok. Hala ere, zaila egiten zait sinestea... Trago pare bat hartu zenituztela uste dut nik, zu eta Jon bezalako parrandazalerik ez baitut sekula santan ikusi!

Gertatutakoaz lasaiago solasteko aukera izango dugulakoan nago. Izan ere, datorren astean festa dut lanean eta bisitatxo bat egin nahiko nizuke. Ondo al doakizu? Iritsi bezain pronto taxi bat hartu eta ospitalean bertaratuko naiz. Horrela patxadaz mintzatuko gara gertatutakoaren inguruan. Gainera, auzoko txutxumutxu berriak zuri kontatzeko irrikitan nago! Gauzak dexente aldatu dira alde egin zenuenetik, eta seguruenik kontatuko dizudan berriren batek ahoa bete hortz utziko zaitu. Gogoak ditut (ikus Nireikasgelategian, ikasleen hutsak), bai, zurekin egon eta barre algaraka egoteko, aspaldiko partez ez baitugu astirik izan biontzako...

Oraindik esan ez dizudan zerbait badago: Udane, Miren eta Xabik prestatu dizuten sorpresatxo bat eramanen dizut. Badakizu hirukote hau arte plastikoen munduan zeharo murgilduta dabilela. Karrera amaitu zutenetik sormen kolektiboko proiektu bati heldu diote, eta jo eta su ari dira koadroak etengabe margotzen. Artea maite duzula dakitenez, beren obra pare bat eramateko agindua eman didate, ospitaleko gela kolore biziz apaintzeko. Ikusten duzun bezala, zuen lagun zaharrek gogoan zaituzte!

Beraz, datorren astean ikusiko dugu elkar. Jonek aspaldian egindako gonbidapenari helduko diot, eta zuen etxean geratuko naiz egun hauetan, beste konpromezurik ez baduzue behintzat. Horrela izatekotan, mesedez esaiozu Joni lehen bait lehen dei diezadan, ostatu merkeren bat interneten bidez bilatu ahal izateko. Muxu handi bat eta energia positibo pila bidaltzen dizkizut dizut zure zain, ligamendu eta hezur guztiak ahalik eta lasterren senda daitezen! Zaindu Saiotxu, astelehenarte!

Maialen D.U.

Aurkezpena

Blog honen bidez, Magisteritza Graduko ikasgai batetan burututako lan guztien portafolioa osatu nahi dut; zehatzago, Komunikazio Abileziak izeneko ikasgaiarena. Hemen eskegita daude klaseko lan bezala egin ditudan ariketa guztiak, hala nola taldeka egindako lan bat. Taldelan horretan pertsona bat grabatu eta bere euskara mailaren azterketa egin genuen, eta hona hemen emaitza.