Jon Legarrea - Gela Blog

lunes, 11 de enero de 2010

Negozio gutuna

Iruña, 2009ko abenduak 26

Jaun agurgarri horiek:

Ezer baino lehen aurkeztu egingo naiz. Amaiur Lopez naiz, Accionan urte dexente daraman ingenierua. Gutun honen bidez hainbat datu ezagutarazi nahi dizkizuet, eta horien gaineko nire iritzia.

Hasteko, enpresa honetan 1998 urtean lanean hasi nintzela gogorarazi nahi dizuet. Unibertsitateko espedientean Matrikula nuen batazbesteko nota bezala, eta lanpostu hau aukeratzerakoan, Accionaren oinarri ziren balio etikoek erakarri ninduten, aspektu materialei gehiegi erreparatu gabe. 12 urte daramatzat proiektu hauen alde gogotsu lanean, baina aspektu batzuekin konforme ez nagoela jakin dezazuen nahi dut.

Lan bolumen eskerga egon den azken garaiotan ordu extra pila sartu izan ditut bulegoan, nahiz eta guztiok bezala, enpresaz al familia eta bestelako konpromezuak ditudan. Ordu horietako bat ere ez dut kobratu oraindik, bidegabekeria galanta iruditzen zaidana.

Enpresako goi karguei Olentzerok opari bereziak ekarri dizkiela nabaritu dut, ordea. Parkingean geroz eta Mercedes eta Audi gehiago ikusten dira, eta kafe garaiko zurrumurruek diotenaren arabera enpresaren opariak direnak. Nire proposamena hau da: badakit langileak zaintzearen politikari jarraiki lan egiten dela hemen; beraz, eta egindako esfortzu guztiengandik, halako kotxe bat merezi dudala ere uste dut. Bere prezioa, ordu estretan sartutakoaren koantia baino zeozer altuagoa bada ere, hartutako molestiengatik egiten didazuen mesede bezala ulertuko nuke.

Zuen ulerpenagatik aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuet, erantzunaren zain geratzen naizelarik. Agur bero bat,

A. Lopez

No hay comentarios:

Publicar un comentario