Jon Legarrea - Gela Blog

lunes, 11 de enero de 2010

Pertsonaia jolasa

Pertsona saltsero eta pipitteroek sobera ezagutuko dute, lanik egiten ez duen arren askoren ahotan dagoen emakumea baita. sesiogile fina da telebistan agertzen den bakoitzean, eta ez du inongo lotsarik bere intimitatea saltzerako orduan.
 
Fisikoari dagokionez, ile horiko emakume hau edertasun estereotipo ohikoetara iristen saiatu da, baina bere izaera bestile eta baldarrioaren ondorioz ez da bere helmugara iritsi. Hala ere, duela gutxi prentsa arrosaren atentziogune izan da, kirurgia estetikoa egin baitu bere aurpegiaren hainbat ezaugarri aldatzeko.
 
Azkenaldian bizi izan duen gertakizunik latzena, Tribunalek bere alabaren zainketaren inguruan egindako galdeketak izan dira. Izan ere, emakume honek bere familiari dagokion guztia telebistan kontatu ohi du, eta haurrarentzat traumatikoa izan zitekeela zion Fiskalak. Hala ere, badirudi Justiziak bere kasuari gehiegizko garrantzia ez ematea erabaki duela.
 
 
Etxean alabari botatako oihuak, segapotoarentzako soinu bezala moda-modan egotera iritsi ziren. Pertsona zizañeroen idolo dugu emakume hau, nahiz eta jende gehienak gorroto duen.
 
NOR DA? Belén Esteban

No hay comentarios:

Publicar un comentario