Jon Legarrea - Gela Blog

lunes, 11 de enero de 2010

AHOZKO ARGUDIAKETAK:

Ariketa honekin, gure jariotasuna neurtzea zen xedea, hala nola gai baten inguruan ematen genituen argudioen funtsa ikertzea. Aldi berean, antolatzaile ezberdinak txertatzen saiatu behar ginen.
 
Binakako ariketa Maider Berriorekin egin nuen. "British" ereduko eskolen inguruan eztabaidatzea egokitu zitzaigun. Nire jarrerak aldekoa izan behar zuen, eta hauek izan ziren erabili zituen argudioetako batzuk:
 
Ingelera menperatzea geroz eta garrantzitsuagoa da. Txikitatik kasten hastea abantaila bat da.
Eredu aniztasuna egotea ondo dago, eta bakoitzak bere seme-alabak nahi duen ereduan matrikula dezala.
 
Aurrerago, Aritz Andiarekin transgenikoen inguruko solasaldia mantendu nuen. Nire jarrerak transgenikoen kontrakoa izan behar zuen, eta argudio hauek erabiliz defendatu nuen nire ikuspegia:
 
Genetikoki manipulatutako jakien epe luzerako efektua ez dago ikertuta.
 Herrialde aberatsak gehiago aberasteko balio du honek, ale transgenikoen monopolioa dutelako.
Landare transgenikoen esporek, ekologikoki landutako landareak kutsatzen dituzte.
 
Taldekako argudiaketan, sare sozialen alde mintzatu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario